AHTren negozio “ilunak” azaltzen dituen bideo batek zabaldu du Mugituk

Maletaren irudiarekin, eraikuntza enpresa handien eta arduradun politiko batzuen elkar hartzea azaldu nahi izan du AHTren aurkako mugimenduak. "Batzuk lan publikoetako sektorean kontratu xamurren eta negozio partikularren jabe egiten diren bitartean, besteak, kantitate ekonomiko handiak jasotzen dituzte trukean", azaldu dute.