AHTren aurkako borrokaren gaurkotasuna aldarrikatu dute Iruñean

Gaur eguerdian AHTaren aurkako martxa zaratatsua egin dute Iruñean "30 urtez AHTa oztopatzen. Batu lurraren alde!" lemapean. UPNren, Geroa Bairen eta PSNren egoitzen aurretik pasa da martxa alderdi hauek "proiektuaren defendatzaile sutsuak" direla salatzeko. AHTaren aurkako borrokaren 30. urteurrena gogoratzeko egitarau zabala egiten ari da Iruñean.