AHTaren aurkako manifestazioa Iruñean: “AHTk esklabo bihurtzen gaitu”

AHT Gleditu!k manifestazioa deitu du otsailaren 15erako Iruñean, "AHTAK ESKLABO BIHURTZEN GAITU. PROGRESOAREN K-AHT-EAK HAUTSI" lelopean. Protestak Abiadura Handiko Trenaren obretako lan-baldintzak eta proiektuaren bideragarritasun sozial eta ekonomikoa salatu nahi ditu.

2025-ko otsailak 10

Ohar baten bidez, AHT Gelditu!k salatu du “makroazpiegitura honen lanak XXI. mendeko esklabotzaren adierazle nagusietako bat direla”. Obretako langileen testigantzetan oinarrituta “lanaldi amaigabeak aparteko orduak kobratu gabe, drogen kontsumoa lanaldi horiei eutsi ahal izateko, laneko erabateko segurtasun-falta ezbehar handiko lanean (orain arte 12 heriotza AHTaren obretan EHn, gehienak migratzaileak), laneko osasungaiztasun handia tunelen barruan babes-neurri egokirik gabe Diesel makinekin lan eginez, enpresa-abusuak zigorgabetasun osoz, tratu txar arrazista eta homofoboak, ausarkeriazko lardaskeria arduragabea, ustelkeria- praktikak…” azaldu dute. Izan ere, zapalkuntza-baldintza horiek gabe, AHT bezalako makro azpiegiturak ez liratekeela posible izango diote, beren neurriz kanpoko kostuarengatik, edozein ekonomiarentzat onartezina dena.

Bestalde, AHTk eraikitzen duten langileak ez ezik, gainerako langileak ere esklabo bihurtzen dituela salatu du plataformak. Izan ere, diru publikoarekin finantzatutako 12.000 milioi euro baino gehiagoko kostuarekin, baliabide publikoak AHTan eta beste azpiegitura handi batzuetan xahutzen direla salatu dute, horrela, klase herrikoiek murrizketa sozialen eta pribatizazioen politikak jasaten dituzten bitartean.

Ingurumenari dagokionez, AHT Gelditu!k uste du, ingurumenerako eta komunitateetarako proiektu suntsitzailea dela: “aurrerabidea deritzona honako hauen sinonimo da: ekosistemen suntsiketa, lurraldearen zatiketa eta okupazioa, biodibertsitatearen galera, milioika espezieren desagerketa, klima-aldaketa, lurraren, uraren eta airearen kutsadura, naturaren artifizializazioa, deforestazioa eta desertifikazio orokortua,…”. Horregatik, ingurumena defendatzeko eta sistema kapitalista gainditzeko deia egin du plataformak.

Aurrerapenaren kateak apurtzeko unea iritsi dela aldarrikatu dute. Horregatik, otsailaren 15ean Iruñean egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egiten du AHT Gelditu! -k.

Gehiago