AHTak Aralar mendi lerroa zulatzearen aurka agertu dira sakandarrak

Lakuntzako herriko plazan 150 lagun inguru elkartu dira Sakanako trenaren aldeko plataformak, Otsotarrak, Landarlan, AHT Gelditu eta Sustrai Erankuntza taldeek deituta Goierri eta Sakanan egin asmo dituzten AHTaren zundaketez informatu "eta proiektu honek dakarren txikizio eta inposaketa" salatzeko.