“AHTa Euskal Herrian inoiz inposatu den azpiegiturarik suntsitzaileena bezala salatu nahi dugu”

2025-ko otsailak 16

“AHTak ESKLABO EGITEN GAITU, PROGRESOAREN K-AHT-EAK HAUTSI! ” lelopoean, manifestazioa egin da gaur goizean Iruñean. Aurten, hiru langileen testigantzen bidez ezagutu den langile askoren egoera latza nabarmendu nahi izan dute. Horregatik, AHT Gelditu! Nafarroako plataformatik salatu dute, baldintza horietan 12 langile hil direla, eta gainera, atzo ezagutu zen Olkotzeko lan istripua ere salatu dute. Mobilizazio hau, AHTaren obretan egunero ematen diren esklabotza baldintzak salatzeko ekimen baten amaiera izan da; “beste behin salatu nahi dugu AHTa, Euskal Herrian inoiz inposatu den azpiegiturarik alferrikakoa eta suntitzaileena bezala, saltzen diguten progresoaren ideia honen atzean izkutatzen den errealitate gordina”. Mobilizazioa Sarasate pasealekuan amaitu da, Nafarroako Lan Ikuskaritzatik oso gertu eta administrazioek aspalditik desagerrarazi behar ziren praktika horien iraupenean duten konplizitatea salatu da bertan. Eta, azken antzezpenaren barruan, hildako 12 langileak omendu dira.

Gehiago