AHT eraikitzeko desjabetzeak hasi dira, eta protesta egin dute gaur Erriberrin

3 urtez lanak geldirik egon ondoren, Madrilgo Sustapen Ministerioak AHTaren lanak berrastea erabaki du, eta oraingo honetan lehen urratsa Alesbes eta Erriberri arteko nahitaezko lurren desjabetza izan da. Aste honetan zehar, lur desjabetzen sinadura ekitaldiak Martzilla, Azkoien, Faltzes, Alesbes eta Erriberrin burutu dira.

2017-ko azaroak 24

Honen aurka protesta egiteko gaur goizean Erriberriko udaletxearen aurrean desjabetzak sinatzen ari ziren bitartean 40 bat lagun elkartu dira Guardia Zibilaren begiradapean. “Mozala legea”ren isuna saihesteko, hiru taldetan banatu dira. Hiru taldeek azpiegitura honen aurkako leloak oihukatu dituzten bitartean eskuorriak banatu dira. AHTren proiektua gelditzea eta trenaren inguruko benetako eztabaida partehartzailea eskatu dute, egungo trena hobetzea alternatibarik onena delakoan.

Erriberriko Udalak desjabetzeen aurkako hiru alegazio aurkeztu dituela eta UPNko zinegotziek AHTaren alde aurkeztutako mozioa errefusatu duela.

Gehiago