Agur hunkigarria uda honetan Nafarroan izan diren Saharako umeei

Gaur Tindufeko kanpamenduetara abiatu dira uda honetan Nafarroan izan diren Saharako haurrak. Bi autobusetan Bilboko aireporturako bidea hartu eta handik etxera bueltatuko dira gure artean hilabete eskas pasa ondoren. Haur guztiak, bat ezik: abendura arte geratuko den umeari ebakuntza bat eginen diote Nafarroako ospitalean.