7. pertsona bat deklaratzera deitu dute Aroztegiaren obrak gelditzeko egindako ekimenetan parte hartzeagatik
Aroztegiko obrak iazko udaberrian baimenik gabe hasi zituztela epaitegietan konfirmatu denean, 7. pertsona bat auzipetu nahi dutela iragarri du Aroztak Herri Ekimenak. Atzo horren berri eman zuten Lekarozko plazan egindako prentsaurrekoaren bidez, eta apirilaren 7an Iruñeko epaitegien aurrean egingo duten elkarretaratzea iragarri zuten.
2022-ko apirilak 4
“Iazko udaberrian Nafarroako zenbait politikari (Jose Mari Aierdi), CCOO sindikatua eta Nafarroako enpresen elkarteak, TEX enpresaren mesedetan deklarazioak egiten entzun genituen, herritarrak omen ginen okertuak ginenak, okertuak eta deabrutuak nonbait gure lurra defendatzeagatik. Enpresa gizajo eta ongile, herriaren alde lanean ibili ziren ehunka urtetako haritzak botatzen, bideak eta belaiak xehatzen, omen gure mesedetan, eta gu parean, batere esker onekoak ez diren herritarrak”, esan zuten, ironiaz.
“Eta polizia egoera ikertu beharrean, enpresari zegozkion paperak eskatu beharrean, kontuak eskatu beharrean… Lekaroz militarizatu bat eskaini ziguten opari, kontrolak nonahi , jazarpena, errepresioa eta izua herrian hedatzen ibili ziren”, gogoratu zuten, izandako errepresioari erreferentzia eginez. Izan ere, azken auzipetu honekin 7 izanen dira deklaratzera deituak izan diren pertsonak.
“Herritarren kriminalizazioa bideratzeko alimaleko txostena, ehunka orrikoa, prestatu du poliziak. Orain gauza bera eginen du enpresak egun horietan egindako sarraskia epaitzeko?”, galdetu zuten. Ekimen honen hitzetan “urgentzia bizikoa da UGEP izendapen zikinen gelditzea eta hori Nafarroako Gobernuak egin beharreko lana” dela gogoratu zuten, eta gogoan izan zuten Erdizeko bazkaleku komunaletan “multinazionala sartzeko bidea irekia utzi nahi” dutela.
Apirilaren7an epaitegietara deklaratzera deitua izan den lagun honi elkartasuna eta babesa erakusteko asmoarekin goizeko 11:30etan epaitegi aitzinean elkarretaratzea eginen du Aroztak Herri Ekimenak eta hurrengo talde guzti hauek:
Gazte asanblada
Ernai
GKS
Iñarrosi
Ikama
Talde feminista
Burrumba morea
Plazara dantzara
BRT
Pentsionistak
Baztango zaporeak
Zapatillera
Erdiz bizirik
Milotxuri
Talde ekosoziala
Baztango ezkerra
Sortu
EH bildu
LAB
Jo ala Jo
(H)ilbeltza
Baztandarren biltzarra
Baztandarra dantza taldea
Iruña herriko aroztatak
Lizarraldeko aroztak
Amaiur
Erratzu
Arizkun
Elizondo
Lekaroz
Irurita
Ziga
Aniz
Berroeta
Oronoz
Arraiozko alkate taldea