6 greba egun deitu dituzte Azkoyen enpresan hitzarmenaren negoziazioa dela eta

Batzordeak, aho batez, greba deitu du maiatzaren 18, 23, 24, 29, 30 eta 31rako, enpresak negoziazioa blokeatu duelako.

2023-ko maiatzak 15

Azkoyenen 270 langile inguruk lan egiten dute bi lantokietan (Azkoien eta Taxoaren). Urte hasieratik ari dira enpresako hitzarmen kolektiboa negoziatzen. Langileen erosahalmena bermatuko duen hitzarmen baterako negoziazioan aurrera egiteko, batzordeak (aho batez) 6 greba egun deitu ditu: maiatzaren 18an, 23an, 24an, 29an, 30ean eta 31n.

Gehiago