3. urteurrenean, Haritu elkarlaguntza sarea kalera atera da oinarrizko beharren eta etxebizitzaren alde aldarrikatzeko

Aste osoan zehar hainbat ekintza egin ondoren, Harituk egun osoko egitaraua antolatu du sarearen 3. urteurrena ospatzeko. Goizean Iruñeko alde zaharrean zehar manifestazioa egin dute oinarrizko beharrak eta etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko. Eta ondoren, herri bazkaria eta kontzertuak egin dira.