2022an euskal presoak etxerako bidean jarriko dituen prozesua bultzatzeko deia egin dute Sare eta Etxeratek

Sare Herritarrak eta Etxerat elkartea elkarlanean egindako ekitaldia izan da gaur eguerdian Iruñean. Oraindik ere euskal presoei ezartzen zaien salbuespen legedia bertan behera uztea eskatu dute, eta etxerako bidean jarriko dituen prozesuari 2022ko urtean bultzada berri bat emateko indarrak biltzeko deia egin dute. Urtarrilaren 8an Euskal Herriko txoko ezberdinetan eginen diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dute Sarek eta Etxeratek.