2016ko Uskararen eguna Urzainkin

Maiatzaren 28an, Erronkaribarko Urzainki herrian, Uskararen eguna ospatuko da eta herritarrek bideoklipa egin dute jaia iragartzeko. Herriko adin orotako bizilagunekin batera, zenbait musika taldetako kideak ere ageri dira bideoan.