Fran, bide honetan beti egongo zara gurekin!

Zure hutsunea handia izango den arren, askoz handiagoa da eman diguzun guztia, Fran!

Sare Herritarra

2021-ko martxoak 14

A ze kolpea! Atzo gauean berria jakitean, izugarrizko kolpea jaso genuen guztiok… sinesgaitza! Bizitzaren gorabehera guztiei beti aurrera egiteko adore eta kemena erakutsi izan duzu lagun. Zure irakaspenak soinean, orain besteoi dagokigu aurrera egitea; ez da erraza izango.

Sarekide nekaezina izan zara, eta hori transmititzen zenigun etengabe. Orain, elkar konpartitzen genituen helburu eta ametsak lortzeko bidean guri dagokigu nekaezinak izatea.

Saretik gure besarkadarik beroena eta muxurik sentikorrena zure senide guztiei, batez ere Lur, Higer eta zure amari.

Plazer eta irakaspen handi bat izanda zurekin egunerokoan lan egitea. Bide honetan beti egongo zara gurekin!

Gehiago