Pentsio sistema publikoaren defentsan eta Toledoko Itunaren aurka atera dira kalera ehunka lagun Iruñean

Euskal Herriko pentsiodunen mugimenduak mobilizazioak egin ditu Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. Iruñeko manifestazioan ehunka lagunek hartu dute parte pentsio sistema publikoaren defentsan eta Toledoko Itunaren aurka.