Euskarazko murgiltze eredua bermatzea eskatu dute Iruñeko haur eskoletan

Iruñeko Euskalgintzak eta HE Gurasoak ekimenak deituta, manifestazio jendetsua egin dute Iruñeko haur eskoletan euskarazko murgiltze eredua eskatzeko. Iruñeko Udalak egindako proposamena euskaraz baztertzea bilatzen duela salatu dute, eta Iruñeko zonalde bakoitzean gutxienez euskarazko haur eskola bat bermatzea eskatu diote Nafarroako Gobernuari.