Navarra Suma eta Nafarroako Administrazio Auzitegia, lanpostu elebidunen kontra

Nafarroako Administrazio Auzitegiak izaera elebiduna kendu zien Antsoaingo eta Berriozarko idazkari lanpostuei, uztailean prentsak iragarri zuenez.

AET Administrazioan Euskaraz Taldea

2020-ko abuztuak 12

Garai bertsuan, Eguesibarko Udalak ere, Navarra Suma boterean zela, izaera
elebiduna kendu zien Udaleko lanpostu elebidun gehienei. Lanpostuak eskuratzeko
aukera berdintasuna defendatzeagatik egin omen du hori. Hala, herritar euskaldunak
izanen dira tratuan aukera berdintasuna izanen ez dutenak. 

Ikusten denez, Navarra Sumak lortzen ez duenean, Navarra Sumaren fronte
judizialak lortzen du euskara baztertzea (kasu honetan, Nafarroako Administrazio
Auzitegia ez da organo judizial bat, baina haren erabakiak bete beharrekoak dira),
udaleko ordezkarien borondatearen kontra eta udalen autonomiaren kontra. Gogoan
hartzekoa da Euskararen Legeak, 17. artikuluan, ezartzen duela eremu mistoan udal
bakoitzak erabaki dezakeela zer lanpostutarako izanen den nahitaezkoa euskaraz
jakitea.

Gehiago