Uztailaren 8a baino lehen matrikula eginez gero, deskontu bereziak eskaintzen ditu AEKk
AEK-k abian du 2020-2021 ikasturteko aurre-izen ematea, eta eskaintza bereziak egiten ditu uztailaren 8an matrikula egiten bada. Euskara ikastaroak Euskal Herriko 100 euskaltegi baino gehiagoetan eskaintzen ditu AEK-k. Dagoeneko euskaltegiak zabalik daude, bertan egin daiteke aurrematrikula, webguneko aukeraz gain.
2020-ko uztailak 2
Uztailaren 8a baino lehen aurrematrikula egiten dutenek honako onura hau izango dute, besteak beste: %5eko deskontua 20-21 ikasturteko matrikularen prezioan.
Ohiko ikastaroekin jarraitzea aurreikusten du AEK-k. Datorren ikasturtea prestatzen ari dira, eta euren helburu nagusia da urritik aurrera ohiko ikastaroekin segitzea, betiere unean uneko osasun-neurrietara egokituta. Hala, euskaltegietan aurrez aurreko taldeak izango dituzte, autoikaskuntza, online ikastaroak eta jardun biko eredua ere eskainiko dituzte, eta Foruko barnetegia urte osoan irekiko dute berriro.
Gainera, AEKn, hasiak dira plan berezi bat osatzen; batetik, ezohiko egoera honetara guztiz egokitzeko, eta, bestetik, urritik aurrera etor daitekeen guztiari irtenbiderik onenak topatzeko.