Putreak, bere ohiturak aldatuz, abereak erasotzen ari direla eta horren aurrean neurriak hartzeko deia egin du EHNEk

EHNE-Nafarroaren ustez, garaia iritsi da Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuak neurriak har ditzan herrialdean "putreen populazio neurrigabea" konpontzeko. Espezie honek bere ohitura naturalak aldatu dituela ohartarazten du nekazari eta abeltzainen sindikatua, hegazti sarraskijale bihurtuz eta jarrera oldarkorragoak hartu dituela azken garaian, aziendak erasotuz.

2020-ko ekainak 18

Gure afiliatu batek eman digun irudia, prentsa-ohar honekin batera doana, zoritxarrez, ez da salbuespena eta arrotz izateari utzi dio. Aitzitik, sai arreen presentzia, erditze-garaian ukuilu eta kortetan, gizakiari batere beldurrik gabe, ohiko egoera bihurtu da, eta gure artzainek egoera horri aurre egin behar diote.

Espezie hau, normalean beldurtia eta zuhurra, bere ohiturak aldatzen ari da, ganadua hazteko ohiko lanerako arriskutsu bihurtzeraino, abeltzain askok erditze garaian euren animaliak ia modu iraunkorrean ukuiluratzera behartuz.

Gure sindikatuak duela egun gutxi helarazi zion egoera hori Ingurumeneko zuzendari nagusiari, Pablo Muñozi, eta hark arazo hori badagoela onartu zuen, baina ez zuen horri buruzko irtenbiderik eman, erasorik gertatuz gero laguntza ekonomiko batzuk aipatzeaz gain. Ordain horiek jasotzeko, albaitari baten aldeko txostena behar da, aberea hil aurretik erasotua izan dela aitortuz, baina askotan ez da erreza hau frogatzea, putreek osorik jaten dutelako azinda, diote artzaiek.

Horregatik, EHNE-Nafarroak abeltzaintzako ustiategien jasangarritasunerako garrantzi berezia duen garai batean horrelako kalte-ordainen kudeatzea arindu behar dela azpimarratzeaz gain, horrelako egoerak eguneroko bihurtzea eragotziko duten erabaki eraginkorrak hartzea eskatzen du.

Hegazti sarraskijaleek funtsezko eginkizuna betetzen dute kate trofikoan, eta gure azienden erabilera tradizionalarekin batera bizi izan dira historikoki. Hala ere, uste dugu hegaztien ugaltzea arazo bihurtu dela, eta aurre egiteko garaia dela, haien kontserbazioa kudeatzen duten erakundeen eta erasoen eraginpean daudenen artean adostutako konponbideak bilatuz.

Gehiago