Aita Moret kalean trafikoa berriz zabaltzeko hartutako aldebakarreko erabakiaren aurka egin du AZ Ekimeneko Mugikortasun taldeak
● Erabakia salbuespen egoeran eta kaltetutako pertsonak kontutan hartu gabe hartu dela salatu dute. ● Mugikortsun taldeak pertsonak lehenetsiko dituen hiri eta Alde Zahar baten alde egin du.
AZ Ekimeneko Mugikortasun taldea
2020-ko maiatzak 4
AZ Ekimeneko Mugikortasun taldea ez dator bat Aita Moret kalean berriz trafikoa zabaltzeko
Udal Gobernuak hartu duen erabakiarekin. Gainera, bizilagunen taldeak ohartarazi du
udalak erabaki hori hartu duela Mugikortasun batzordetik pasa gabe, udal taldeekin
eztabaidatu gabe eta Presidentzia Batzordearen aurkako iritziarekin. Horrek esan nahi du
Udal Gobernuak salbuespen egoera baliatu duela erabaki hori aldebakarrez hartzeko eta
kaltetutako pertsonak, alde zaharreko bizilagunak, kontutan hartu gabe. Aldebarkatasun hori
are larriagoa da kasu honetan, eremuko trafikoaren antolaketa eztabaidarako hizpide izan
baita iraganean. Gauzak horrela, egoerak iritzi ezberdinen arteko elkarrizketa eskatzen
zuen, bizilagun guztientzako egokia izango zen adostasunezko irtenbidea aurkitu ahal
izateko.
Bestalde, Mugikortasun taldeak uste du bizi dugun egoera larrian udalak ahalegin guztiak
bideratu beharko lituzkeela, lehendabizi, osasun eta gizarte krisiari aurre egiteko eta
ondoren, jarduera ekonomikoa martxan jartzeko. Hori dela eta, une honetan udal agendatik
kanpo egon beharko luke Aita Moret kalean trafikoa berriz irekitzea.
Orain inoiz baino gehiago, beharrezkoa da Alde Zahar eta hiri bizigarriago baten alde
urrtasak ematen jarraitzea, pertsonak eta zaintza erdigunean jarriz. Horregatik, AZ
Ekimeneko Mugikortasun taldeak lanean jarraituko du parte hartze eta adostasun guneak
bilatu eta aldebakarreko edozein erabaki salatzeko.