Itxialdia eta ETB3 Nafarroan

Iritsi da itxialdia, haurrek egun guztia etxean eman behar izan dute zenbait astez, eta Nafarroako toki gehienetan ez dago ikusterik haurrentzako euskaraz dagoen kanal bakarra, ETB3. Esaterako, Sakanan: hala salatu izan du sare sozialetan Sakanako Itsasi Euskaltegiak.

ETB3-ren aldeko plataforma

2020-ko apirilak 30

Aurreko legegintzaldian, Nafarroako Gobernuak konponbide tekniko bat aurkitu
zuen ETB3 Nafarroa guztian ikus zedin, eta baimena eskatu zion hainbatetan
Espainiako Gobernuari, baina ez zuen erantzunik jaso. Orain, kolore berekoak dira bai
Espainiako bai Nafarroako gobernuak, eta, beraz, aukera egokiena izan liteke. Baina
ez dakigu oraingo Nafarroako Gobernuak asmoari eusten dion edo gaia alde batera
utzi duen. Nolanahi ere, hala jokatuz, Espainia urratzen ari da Eskualdeetako edo
Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Ituna (11.2 artikulua). 

Bestalde, Nafarroako hainbat tokitan LTDko tokiko lizentzien bidez ikus daiteke
ETB3 (esaterako Iruñerrian, Lizarran, Zangozan…), baina Nafarroako mendialdean ez
dago LTDko tokiko lizentziarik; izan ere, UPNk, Nafarroako Gobernuan zegoenean, ez
baitzion mendialderako lizentziarik eskatu Espainiako Gobernuari. 

Beraz, hau da gure eskaera Espainiako eta Nafarroako gobernuentzat: ETB3
nahi dugu Nafarroa guztian; bete ezazue Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen
Europako Ituna!

Gehiago