Iruñean haur eskolak euskaldunak eskatzeko antolatzeko deia egin du guraso talde batek

Enrique Maia alkateak iragarritako euskarazko plazen murrizketaren aurrean, egun Iruñeko haur eskoletan seme alabak dituzten gurasoak antolatzen hasi dira. Asanbladara dei egin dute erantzuna prestatzeko.

2020-ko otsailak 12

Iruñeko haur eskoletako euskarazko eskaintza murrizteko erabakia hautsak harrotu ditu egun eskola hauetan beren sema alabak dituzten gurasoen artean eta baita datozen urteotan matrikula egiteko asmoa zuten familien artean. Enrique Maiak atzerapausoa eman du eta euskararen eskaintza eskola batetara eta beste baten erdira mugatu nahi du. Protestak eta manifestazioak egiteaz gain, gurasoak antolatzen hasi dira, erantzuna emateko, jorratu daitezkeen bide eta alternatibak aztertzeko.

Datorren astelehenean, otsailaren 17an, asanblada irekia antolatu dute arratsaldeko 17:00etan kaltetuak izan daitezkeen guraso eta familiei zuzenduta. Bilera, Arrotxapeko Errotaberri elkartean eginen da.

Haur eskoletako eskaintza eskariari egokitzea eskatu du Iruñeko oposizioak
Navarra Suma berriz ere bakarrik geratu da, haur eskolen plazen kudeaketan, eskariaren araberako eskaintza eskatzen zuen mozioaren kontra bozkatuz. EH Bilduk, PSNk eta Geroa Baik aldaketak eskatu dizkiote 2021/2022 ikasturterako Iruñeko Udalari, haur eskolen eskaintza ez dadin aldaketa politikoen menpe izan.

Alderdi politiko eta Nafarroako Gobernuko hezkuntza departamentuaren arteko koordinazio talde bat eratu dadila eskatu du gaur onartutako mozioak, ikasturtez ikasturte eredu ezberdinendako dagoen eskaria aztertu eta haur eskola publikoen plaza eskaintza egin ahal izateko. Mozioa, azken hilabetean Navarra Sumak hartutako erabakiari erantzuten dio. Eskuinak atzera egin du euskararen eskaintzan eta haur eskola batera eta beste baten erdira mugatu nahi ditu plazak. Eskuinaren koalizioak ez du onartu nahi izan eskari irizpide objektiboen araberako plaza banaketari.

Gehiago