Antsoainen euskarazko haur eskola nahi dugu!

Antsoainen ez dago euskarazko haur eskolarik, eta ez dirudi Antsoaingo Udalak konponbidea laster jarriko dionik.

Administrazioan Euskaraz Taldea

2020-ko otsailak 5

Antsoaingo guraso batzuk hilabeteak daramatzate borrokan, idazkiak bidaltzen, itxialdiak egiten… Baina Udalak entzungor egiten die. Udalak ez du araudia betetzen: haur eskolako bederatzi hezitzaileetatik seik gutxienez euskaraz jakin beharko lukete, baina hori ez da hala gaur egun. Langileen gehiengoa behin-behinekoa izanik, Udalak lan deialdia egin behar du, hezitzaile elebidun finkoak kontratatzeko, baina ez du horretarako asmorik. Bitartean, gurasoen eskari gehienek ez dute erantzunik jasotzen. Noiz arte?

    UPNk ahal dituen traba guztiak jartzen dizkio euskarari, baina alderdi euskaltzaleak erakundeen buru daudenean ere (Antsoainen EH Bildukoa da alkatea), trabek bere horretan diraute. Animo Antsoaingo gurasoei; Antsoainen, Lezkairun, Euskal Herri guztian… euskarazko haur eskolak nahi ditugu!

Gehiago