Mendialdeko Gazte Topaketak gazteen arteko harremanak sendotzeko baliotu dituzte
Argirik gabeko bideak, etorkizunik ez du lemapean, Mendialdeko I. Gazte Topaketak egin zituzten abenduaren 6an eta 7an. Larraungo Printza Gune Autogestionatuan bildu ziren Larraun, Leitza, Bortziriak, Malerreka, Baztan eta Irurtzungo hogeita hamar gazte inguru.
2019-ko abenduak 11
Antolatzaileek balorazio positiboa egin dute eta diotenez, «egun hauek baliagarriak izan dira tokian tokiko errealitateak ezagutu eta inguruko jendearekin harreman berriak sortzeko, baita auzolanean hainbat lan egiteko ere».
Mendialdeko komunitatea indartzeaz gain, aisiak, eztabaidak eta auzolanak ere tartea izan dute topaketa hauetan, «indarrak batzearen emaitza izan dira, adibidez, auzolanean burututako lanak. Printza gaztetxea txukundu dugu kanpotik eta barrenetik». Etorkizunean elkarlanean segiko gogoz dira.