Itzaletik Argira, Gora Iturrama!

Hamar urte. Hamar preso. Auzo bat: Iturrama. Hodei Ijurkoren espetxeratzeak eta hamar urte geroagoko askatzeak markatzen dute Iruñeko auzo horretako garai baten hasiera eta amaiera. Hamarkada «luze eta iluna» bizi izan du, eta ordutik honako ibilbidea jasotzen du "Itzaletik argira, Gora Iturrama!" dokumentalak.

2019-ko abenduak 10

“Itzaletik Argira, Gora Iturrama!” dokumentalak Iruñeko Iturrama auzoan azken 10 urtetan gertatu denaren laburpen txiki bat egiten du. Errepresio espainiarra auzokideekin tematu zen, 10 preso politiko eraginez. Horietako batzuk, ustez kale borrokan aritzeagatik, eta beste batzuk Segi, Amnistiaren Aldeko Mugimenduan edo Batasunan parte hartzeagatik atxilotu eta espetxeratu zituzten. Hodei Ijurko gaztearen espetxeraketak ematen dio hasiera dokumental honi, eta 10 urte beranduago bere askatasunak jartzen zaio amaiera historia dramatiko honi.

Urte guzti hauetan zehar, elkartasun eta errepresioaren aurkako dinamikak biderkatu ziren, sare eta harreman sozial berriak sortuz, errepresaliatuen senideei babesa emanez aurrera egin ahal izateko. Dokumental honetan, egoera hau bizi izan zutenen lekukoak hartuz, Iturraman zer gertatu zen aztertzen da. Protagonista guztiek argi dute UPNrentzat Iturrama auzoan sortzen ari zen herri mugimendua oso desatsegina zela. Iturrama “Erregimenaren erakuslehioa” den heinean, ezin zuten onartu sortzen ari zen auzo bizia, eta errepresioaren bidez auzoko gazteriarekin amaitu nahi izan zuten.

10 urte beranduago, eta azken presoaren askatasunarekin, guztiek bat egiten dute esatean garai ilun horiek atzean geratu direla, eta nahiz eta errepresio guzti hori pairatu duten, gaur egun, Iturrama inoiz baino biziago dago.

Gehiago