Apustu etxeen aurkako Iruñerriko herri ekimenek elkarlanean aritzeko urratsak ematen ari dira

Azken hilabete hauetan lanean diharduten herri ekimenek bilera bat egin dute esfortzuak batzeko eta amankomunean iniziatibak egiteko

2019-ko azaroak 20

Uharte, Txantrea, Arropatxea, Donibane, Ermitagaña, Sanduzelai, Berriozar eta Eguesibarreko ordezkaritzak egon ziren atzoko bileran. Apustu etxe berririk ez zabaldu eta negozio honen arriskuei buruz bizilagunak informatzeko elkarlana martxan jarriko dute. Hurrengo bileretan auzo gehiagoetako ordezkariak espero dituzte.


Azken hilabeteotan auzoz auzo zabaldu den kezka da apustu etxeena. Loratu dira kaleetan diru jokura zuzendutako negozioak. Bizilagun ezberdinek beren kexa eta aurkakotasuna azaldu dute, modu isolatuan orain arte. Bat egitea erabaki dute, beren ahotsa ozenago entzun eta apustu lokalen kontrako estrategia amankomuna adosteko. Uharte, Txantrea, Arropatxea, Donibane, Ermitagaña, Sanduzelai, Berriozar eta Eguesibarren sortu dira auzo plataformak dagoeneko.

Bihar Sarrigurenen mobilizazio bat eginen dute Reno apustu etxearen aurrean, arratsaldeko 18etan. Eta 19.30etan Sanduzelaien hitzaldi bat eskeiniko dute bertako plataformakoek. Pasa den astean Txantreako bizilagunan atera ziren kalera.

Gehiago