Lizarran apustu etxeen aurkako sinadura bilketa bat abiatu dute

Lizarrako dozenaka lagunek hartu zuten parte pasa den ostiralean apustu etxeen aurkako egindako manifestazioan. Lokal hauek herritarren artean eta bereziki gazteengan duten ondorio lazgarriak kontutan hartuz, Lizarrako Udalari neurriak hartzeko eskaria egiteko sinadura bilketa bat martxan jarri dute.