Larunbatean Donostian mobilizatzeko deia egin du Gure Eskuk Kataluniarekin elkartasunez

“Larrialdi demokratikoari, erantzun bateratua” emateko deia zabaldu du Gure Esku Dagok.

2019-ko urriak 15

200 herri baino gehiagotan elkarretaratze jendetsuak egin zituzten atzo milaka lagunek, Gure Eskuk deituta, Espainiako Auzitegi Gorenak iragarritako Kataluniako buruzagi sozial eta politiko subiranisten aurkako epaia salatzeko. Oinarrizko eskubideen defentsa indartzearen premia nabarmendu zuten herriz herri eta mobilizatzen jarraituko dutela azpimarratu zuten.

Epai bidegabea eta haren ondorio larriak salatzeko, datorren larunbatean, hilaren 19an, manifestazioa deitu du Gure Eskuk Donostian, “Erreferenduma ez da delitua” lelopean, auziko presoen askatasunaren alde, eskubide zibil eta politikoen defentsan eta herrien eskubide kolektiboen alde.

Arratsaldeko 17:30ean abiatuko da manifestazioaren burua Antiguatik eta Bulebarrean amaituko da ibilbidea, ekitaldiarekin.  Larrialdi demokratikoaren isla, txilibitu horiak izango dira mobilizazioaren elementu nagusia eta ibilbide osoan zehar eskuratu ahalko dira.

Gehiago