Borroka Feministak dira Zabaldiko XXIII. elkartasun hamabostaldiko protagonistak
Munduan zehar ematen diren borroka feministak izango ditu ardatz Zabaldiko XXIII. elkartasun hamabostaldiak, urriaren 14tik 25a bitartean ospatuko dena. Mexikoko mugimendu feministaren adierazpen ezberdinak, haurdunaldiaren etenaldiaren eskubidearen aldeko borrokak El Salvador edo Argentinan edota ISISen aurkako emakume kurduen borrokak ezagutzera emanen dituzte.
2019-ko urriak 9
Errealitate ezberdinak gurera ekartzeko, hiru hitzaldi, bi dokumental eta liburu aurkezpen bat prestatu ditu Zabaldik.
Hitzaldietarako, gaur egun borroka feministen erreferente diren gonbidatuak izanen dira: Raquel Gutierrez Aguilar, Mexikoko ekintzailea den matematikari, filosofo, soziologo eta Latinoameriketako erresistentzia, gizarte eraldaketan eta mugimendu indigenetan aditua da.
Celeste Macdougall feminista eta Argentinako Abortatzeko eskubidearen aldeko Kanpanina Nazionaleko kide da. Itziar Gandarias psikologoa eta Euskadiko Unibertsitateko irakaslea eta mugimendu feministako kidea da eta “Babel” Munduko Emakumeak eta Emakumeen Martxaren Euskal Herriko plataformako kide da.
Urriaren 14an hasiko dira jardunaldiak, eta 25 arte luzatuko dira:
Urriak 14: “Rebelión feminista, horizontes de transformación y amenazas fascistas en América latina”, Raquel Gutierrez Aguilarren hitzaldia.
Urriak 15: “Comandante Arian” dokumentalaren proiekzioa – Alba Sotorra (2018, 81 min).
Gerran ikuspegi feministatik borrokatu daiteke? Alba Sotorra, belaunaldi berriei gizarte libre eta parekidea eskeintzeko Kobane hiria Daesh-etik askatzeko borrokan dihartuen emakumeen batailoi baten borroka kontatzen du.
Urriak 16: “Nueva ola del feminismo. ¿Irrupción espontánea? El proceso de la Argentina: la lucha por el derecho al aborto y la construcción de un feminismo internacionalista”, Hitzaldia Celeste Macdougallen esku.
Urriak 21: Samara Velte kazetari eta idazlearen “Nik sinisten dizut” liburuaren aurkezpena. Liburuaren aurkezpena egilearen eskutik.
Urriak 22: “Las mujeres decididas” Dokumentalaren proiekzioa (2017, 25 min) Itxaso Diaz eta Higinia Garay. Mahaingurua Mónica Calvo kazetari feministaren esku. El Salvador eta Hondurasen abortatzeko eskubidearen inguruko dokumentala eta emakumeen erakunde ezberdinen borroka latza. Laburmetraia #Somostodasnosotras abortatzeko eskubidearen aldeko kanpainaren parte da.
Urriak 24: “Euskal Herriko azken mobilizazio feministei begirada bat: jarraipenak eta arrakalak”, Itziar Gandariasen hitzaldia.
Ekintza guztiak, arratsaldeko 19:30tan izanen dira ZABALDIn, Nabarreriako 25.ean.