Babes zabala Altsasun Apoyos Metalicoseko langileei

Olaztiko Apoyos Metálicos enpresaren langileek manifestazioa egin zuten larunbatean Altsasun. Egoera azken unean bideratzen ez bada, asteartean enpresa ixteko hartu-emanak hasiko dira.

2019-ko irailak 8

Apoyos Metalicos Nafarroako Gobernua, Windar eta Gamesagatik itxiko da leloa zuen pankarta buruan zutela manifestazioa egin zen larunbatean Altsasun aipatu lantegiko langileek deituta. Mila bat pertsonaren babesa izan zuten.

Foru administrazioko eta zuzendaritzako ordezkariekin ostegunean izandako bileratik “desengainua hartuta atera ginen”, esan zuen langileen ordezkariak. Lantegia itxiko dela eta asteartean zuzendaritzarekin bilera dutela azaldu zuen. Baita “azken unera arte esperantzari eutsiko diotela”.

Azkenik gogorarazi zuenez, “73 familia kalera goaz. Beste behin hilik uzten dugu ibarra. Badirudi inori ez diola axola Sakana nola ari den gelditzen”.

Gehiago