LAB sindikatuarekin elkartasuna
STEILASetik LAB sindikatuko hainbat kideek pairatzen ari diren errepresioa salatu nahi dugu. Kasu honetan, 21 hilabeteko kartzela zigorra ezarri zaio pertsona bati jatetxe bateko lan balditzak salatzen zituen ekinta batean parte hartzeagatik, eta beste bati autoritatearen aurkako atentatua leporatzen zaio Huertas de Peralta enpresako gatazka dela eta.
STEILAS
2019-ko ekainak 18
Askatasun eta borroka sindikalaren aurkako eraso larriak dira hauek, lan baldintzak aldatu eta hobetzeko modu bakarra. Borroka eta prostesta politiko eta sozialen kriminalizazioaren eredu dira ere, batez ere bi kasu hauetan borroka hauek arrakastatsuak izan direnean. Protestak eta mobilizazioak eskubideak konkistatzeko ezinbestekoak izan dira eta badira gaur ere, horregatik ezin dugu atzerapausorik onartu.