Soldaten murrizketa direla eta, Menpekotasunaren Nafarroako agentziako langileak grebara deitu ditu ELAk

Nafarroako Gobernuak eta AVANVIDAk erabaki dute antzinatasuna kentzea Errehabilitazio Psikosozialeko zentroetako langileei. Hori dela eta, %10 eta %15 bitartean murriztu diete soldata.

2019-ko ekainak 18

AVANVIDA erakundearen Felix Garrido (Egues), Queiles (Tutera) eta Ordoitz (Lizarra) Errehabilitazio Psikosozialeko zentroetako langileei larriki urratu dizkiete lan-eskubideak arestian.
Zentro horiek Nafarroako Gobernuaren menpekoak dira, eta erabaki bidegabe eta arbitrario baten bidez zentro horietako langileei %10 eta %15 bitartean murriztu diete soldata. Gainera, erabaki hori hartu baino lehen ez da adostasunik lortu Menpekotasunaren Nafarroako Agentziaren, AVANVIDA enpresaren eta zentro horietako langileen artean.
Horrela, alde bakarretik, negoziaziorik gabe eta idatzizko jakinarazpen baten bidez, zentro horietako langileek, arazo psikosozialak dituzten pertsonez arduratzen direnek, bat-batean %15eraino jaitsita ikusi dituzte beren soldatak.
Egoera hori aldatu edo zuzendu ezean, ELA sindikatuak mobilizazioak eta lege-ekintzak bultzatuko ditu, arazoa konpontze aldera.
Hasteko, astebeteko grebarako deialdia egin du zentro horietan; baina egoerari buelta eman ezean, ez da baztertzen greba mugagabera deitzeko aukera ere.

Gehiago