Pentsio duinen aldeko manifestazioa eginen dute larunbatean Iruñean

Gutxieneko pentsioak ziurta ditzatela eta ez daitezela izan 1.080 euro baino txikiagokoak. Aldarrikapen horiek larunbatean manifestazio batean indartsu eskatuko dituzte.

2019-ko apirilak 9

Pentsionistak ikusi ditugu berriz ere kalean. Astelehenero irteten dira udaletxe aurreko plazetara euren aldarrikapenak egitera, baita Iruñeko Udaletxe plazara ere. Hiru plataformetako ordezkariak izan dira gaurkoak: Nafarroako Adindu Antolatuen Elkartea, Amona izenekoa; Sasoia eta Pentsionistak Martxan taldeak. Gutxieneko pentsioak ziurta ditzatela eta ez daitezela izan 1.080 euro baino txikiagokoak. Aldarrikapen horiek larunbatean manifestazio batean indartsu eskatuko dituzte.

Eros ahalmena herritar guztien eskubide beharko lukeela izan uste dute adinduek, genero arrakalarekin amaitzea edota pentsioen sistema publikoa blindatzea eskatzen ari dira. Ez daitezela izan trukerako txanpon.

Larunbatean aterako dira kalera 18:00 aurrera eginen duten manifestazioan, Gazteluko Plazatik abiatuta.

Gehiago