MAHAI SEKTORIALA

LEP 2019 Maisu-maistrak

2019-ko martxoak 26

➡ Aste honetan osatuko da epaimahai koordinatzailea eta hurrengo astean izanen da hizki zozketa.
➡ Epaimahai koordinatzaileak programazioaren kontu formalei buruzko zehaztapenak argitaratuko ditu (taulen hizki tamaina…).
➡ Udaberriko oporrak aurretik argitaratuko dira onartuen behin-behineko zerrendak.
➡ Programazioa emateko epea maiatzaren 13tik 31ra izanen da (online eta erregistro bidez).
➡ Gaia garatzea eta kasu praktikoa egun berean izanen dira (A eta B frogak), beraz, espezialitate guztiak ez dira egun berean izanen.
➡ 2016tik gordeko den kalifikazioa azterketen emaitza eta 2016ko baremoak osatzen dutena izanen da.
➡ 2017-18an eta 2018-19an espezialitate horretan lan egin duten pertsonak (eta LEPera aurkeztu, programaziorik ez edo nota positiborik atera ezean) zerrendetan nota positiboa izan duten beste guztien atzetik geldituko dira.
Afapnak LEPeko euskara plazei egindako errekurtsoaren aurrean:
➡ Plantila organikoa perfil berriekin egokitua dago baina oraindik ez da argitaratu. Errekurtsoa atzera botako da.
Esleipenak:
➡ 2019/20 ikasturterako orain arteko formatu bera mantentzen da (Irakaskuntza Ertainak/ekainan eta maisu-maistrak abuztuan).
Plantillak:
➡ Irakaskuntza zuzeneko 2 ordu gutxiagorekin egingo dira bigarren hezkuntzan.
➡ 15 ordukoak Bigarren Hezkuntzan eta 18ekoak Haur eta Lehen Hezkuntzan lanaldi osoko plaza kontsideratuko dira.
➡ Nominen atalak uztaila eta abuztuan ofizioz luzatuko die kontratua ikasturtean zehar gutxienez 5,5 hilabete lan egin duten izangaiei. (ez da eskabiderik egin beharko)
Zurekin, Publikoari tinko!

Gehiago