Nafarroan geratu da Euskal Herriko Mus Txapelketaren txapela
Iruñeko Mikel Goñi eta Dani Zunzarren gailendu zaie Legazpiko Joseba Telleria eta Joseba Gabilondori. Gipuzkoarrak bigarren urtez lortu dute bigarren postua. 3.postua Ibarrako Jabi Rezola eta Asier Aristondorena izan da eta 4. postuan Ametzagako Jose Luis Bastida eta Natxo Ruiz.