Euskararen aldeko “beste puzka bat” bideratzeko Errigoraren kanpaina berri bat abian jarriko da
Errigorak emandako datuen arabera, 800.000€ bideratu ditu dagoeneko Nafarroako Hegoaldean euskararen alde lan egiten duten eragileendako. Kanpaina berria bihar aurkeztuko dute Nafarroako Parlamentuan
2018-ko urriak 22
2018ko “Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka” kanpaina aurkeztuko du Errigorak Nafarroako Parlamentuko Erabilera Anitzeko aretoan, bihar asteartearekin arratsaldeko 18:00etan.
Aurkezpenean, Errigorako kideez gain, urte hauetan kanpaina honen bidez Nafarroa hegoaldeko euskalgintzara bideratu dituzten 800.000€en hartzaileak ere mintzatuko dira: bertako ikastoletako zuzendari bat eta Erriberako AEKko eta Sortzen elkarteko kide bana.
Kanpaina urriaren 25ean hasiko da, eta aurtengo edizioa berezia izango da, Errigoraren 5. urteurrenarekin bat egingo baitu.