Eremu mistoak Euskararen Ordenantza behar du

2017ko ekainaren 9an 44 udalerri sartu ziren Nafarroako eremu mistoan. Urte batzuk lehenago beste hiru sartu ziren. Denak euren borondatez sartu ziren.

AET Administrazioan Euskaraz Taldea

2018-ko urriak 2

Hala ere,
lehengo dinamikari jarraitu diote, oro har, oraindik eremu “ez euskaldunean” izanen
balira bezala. 

Nafarroako erakunde publikoetan euskararen erabilera arautzen duen 103/2017
Foru Dekretuak helburu hauek dauzka eremu mistorako: “Eremu mistoan, gauzagarri
egitea herritarrek duten eskubidea euskaraz nahiz gaztelaniaz zuzentzeko Nafarroako
administrazio publikoengana, beren erakunde publikoengana eta menpeko dituzten
zuzenbide publikoko entitateengana, bai eta beharrezkoak diren tresnak zehaztea ere
ahalbidetzeko euskara eta gaztelania erabil daitezen herritarrei zerbitzua emateko;
betiere, eremu horretako udalerrien errealitate soziolinguistikoarekin bat”. 

Dekretu horrek ezartzen du eremu mistoko toki entitateek beren jarduketa-
esparruaren barnean beren planak prestatuko dituztela helburu horiek erdiesteko.

Euskararen ordenantzen bidez gauzatu daitezke plan horiek, eta gure ustez
Antsoaingo Udaleko Euskararen Ordenantza izan daiteke eredu egokia, nahiz eta hori
zenbait arlotan hobegarria den. 

47 udalek Euskararen Ordenantza egokia egiteak nabarmen hobetuko luke
euskararen egoera Nafarroan, eta akuilu izanen litzateke beste erakundeentzat.

Gehiago