Asteburu honetan Alternatiben Herriak Baionako karrikak hartuko ditu

Hurrengo asteburuan ospatuko da Baionan Alternatiben Herriak aurten eginen duen bigarren hitzordua.

2018-ko urriak 3

Alternatiba Itzulia, Europako 5 Estatutako 200 lurraldetako alternatibak lotzeko, 4 hilabeteko bidaia egin ondoren, Baionan elkartuko dira asteburu honetan milaka lagun.

Aldaketa klimatikoari eta krisi sozial eta ekologikoari alternatiba zehatzak ekartzen dizkioten ehunka elkarte eta bultzatzaile, 200 pertsonalitate, artista anitz eta hamarnaka milaka pertsona aitzin-ikusten dira Baionako hiri barnea, asteburu horren garaian, aldaketa klimatikoari aurre egiteko alternatiben eta erresistentzien hiriburua bilakaraziko duen ekitaldian.

Klima aldaketaren larriagotzea saihesteko eta gure jendarteak bizimodu zuzenago, solidarioago eta jasangarriago batera buruz joatea azkartzeko aldarrikapenekin hainbat ekitaldi gauzatuko dira asteburu osoan zehar.

Gehiago