Giro paregabea Lizarraldean erabakitzeko eskubidearen alde

Erabakitzeko eskubideak Euskal Herria, Galiza eta Katalunyako kulturak batu zituen larunbatean Lizarran Nosaltres Prest jaialdian. Maiatzaren 6an eta 13an Gure Esku Dagok antolatuta Lizarraldeko hainbat herrietan eginen diren herri galdeketetan parte hartzera gonbidapena luzatu zuten.