Errigora ekimenaren Uztaberria kanpaina martxorako prest
Martxoaren 6tik 20ra oliba-olio birjina estra eta kontserba-sortak eskatu ahal izanen dira euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan.
2018-ko otsailak 20
Iazko udaberrian Nafarroa hegoaldeko uzta 6.000 etxetara zen, aurreko urtean baino %20 gehiago. Uztaberria kanpainan 86.500 litro olio eta 208.000 ontzi kontserba banatu ziren Euskal Herriaren luze-zabalean.
“Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura” kanpainaren 5. edizioaren atarian, atzera begiratu nahi izan dute sustatzaileek urteotan lortutakoari erreparatzeko, bideo berri baten bidez.