Nafarroako sindikatuek babesa erakutsi diote Patxi Zamorari eta Iberiari kaleratzea bertan behera uztea exijitu diote
Zamora eta Kontuz elkarteak ustelkeria salatzeko egindako lana goraipatu dute. Era berean, aldaketa politikoa Nafarroan lortzeko ezinbesteko ekarpena egin dutela azpimarratu eta bere kaleratzearen arrazoiak horiek izan direla ziurtatu dute. Iberiari Zamora kaleratzeko erabakian atzera egiteko exijitu diote. ELA, LAB, Steilas, ESK, CGT, CCOO, Hiru, EHNE, SITCPLA eta Solidari sinatu dute komunikatua.
2018-ko otsailak 9
Gehiago
ELA: “UPN Nafarroako Gobernutik atera zenetik 10 urte igaro direnean, aldaketa gauzatu gabe dago”
Salgaien errepideko garraioaren sektoreak Nafarroako Parlamentuaren aurrean aurkeztu ditu bere kexak
