Navarrorum erakusketa: “Hizkuntza, bere aztarnan”

“NAVARRORUM. Euskararen gaineko dokumentu nafarren bi mila urteko ondarea” erakusketan, euskarak Nafarroan historikoki izan duen agerpena dokumentuen bidez jasotzen da, Antzinako Erromatik XIX. mendera arte. Horretarako, 36 ale aukeratu dira, kontu handiz, lekuko gisa duten balio handiarengatik. Nafarroako Artxiboan ikusgai dago erakusketa hau.

2018-ko urtarrilak 4

Dokumentuak sei bloketan bilduta daude, gaika, eta hizkuntzari buruzko lekuko historikoen bilakaera berari erantzuten diote. Lehen ikus-entzunezkoa, lehen blokeari dagokio eta “Hizkuntza, bere aztarnan” du izenburua. Erromatarren mundua eta Erdi Aroko lehen mendeetan gaude, noiz eta dokumentu idatzi oso gutxi dagoen. Euskara doi-doi ikusten da. Inoiz edo behin.


Esposaketa, Nafarroako Artxiboan ikusgai

Kontrakoa adierazi zuten arren, Nafarroako Artxibo Nagusian ikusgai dagoen erakusketak ez ditu ateak itxi 2017ko urtea bukatzearekin batera, hasierako asmoa zenez. Hilabete batez luzatzea erabaki da abenduan talde-bisitek nabarmenki gora egin baitzuten.  Beraz, urtarrilean zehar Nafarroako Artxiboan ikusgai izanen da esposaketa, egunero goizez eta arratsaldez, eta ondoren herriz herri mugituko dute.

Gehiago