2018ko Gazte Akelarrea, martxoaren 30 eta 31n

Ernai eta Aitzina gazte antolakundeko gazteek elkarlanean eta auzolanean ospatuko dute 2018ko Gazte Akelarrea martxoaren 30 eta 31n. Ekimen honen leloa "Sorginkerian dugu independentzia!" izanen da, eta momentuz non izanen den ez dute esan.

2017-ko abenduak 20

“Sorginkeriaz sorginkeria gabiltza. Baga, biga, higa. Osagaiz osagai, gaurko ametsaz biharko herri askea dastatzen, probatzen, iraultzen, sortzen. Sugarren dantzan, bagoaz berriz ere bazterrak piztera. Bagara, badugu. Sorginkerian dugu independentzia!”, dio Ernai eta Aintzina gazte erakundeen oharra-k.

Gehiago