Pertsona Migranteen Nazioarteko Egunean, ospatzeko deus gutxi eta aldatzeko aunitz

"Stop Wars against Migrants" ohiukatzeko kontzentrazio bat deitu dute iganderako Iruñean, Gaztelu Plazan eguerdiko 13etan.

2017-ko abenduak 15

2000. urtetik ospatzen da abenduaren 18an Nazioarteko Pertsona Migranteen Eguna, pertsona hauen eskubideak aldarrikatzeko eta arau-hausteak salatzeko.

Pertsona migranteekiko eguneroko eskubideen urraketak “heriotzak eragiten dituela” salatzen dute giza eskubideen aldeko erankundeek. “Atzerritarrentzako Zentro Itxiak, harresiak, migranteen kriminalizazioan komunikabideetako titular sentsaziolanalistek, diskurso xenofoboek eta sarekada polizialek estigmatizatzen dituzte pertsonak eta auzoak… Azken finean, beste leku batzuetatik etortzen diren pertsonenganako beldurra eta mesfidantza sortzeko instituzioen estrategiak besterik ez dira”, salatu dute.

Nafarroako Harrera Hiriak eta pertsona migranteak laguntzen dituzten beste talde batzuek munduko hainbat lekuetan bezala “Stop Wars against Migrants” ohiukatzeko kontzentrazio bat deitu dute iganderako Iruñean, Gaztelu Plazan eguerdiko 13etan.

Gehiago