Laruneko makroproiektua salatu zuten igandeko mendi martxan

Proiektuak ukitzen dituen lau herrietatikan habiatutako herritarrak Laruneko kaxkuan elkartu ziren bertan egin nahi den proiektu erraldoia salatzeko

2017-ko azaroak 23

Pasa den igandean, azaroak 19, Askain, Bera, Sara eta Urruñako 500 herritar baino gehiagok Larunera hurbildu ziren, beraien herrietatikan, bertan egin nahi den proiektua salatzeko. Bertan azkeneko berriak azaldu ziren eta argazki erraldoi bat egin zen ere. Gero, kaxkuan barna, proiektuan planteatzen dena non egin nahi duten eta ze tamainakoa izanen den azaldu zitzaien bertaratutakoei. Antolatzaileak, Larrun ez hunki kolektiboa, hagitz balorazio ona egiten du mendi martxan inguruan baino argi utzi nahi du ere horrekin ez dela deus bukatzen eta lanean segituko dutela proiektua  bertan beti gelditu arte.

Gehiago