Errigorak 175.000€ bildu ditu euskara sustatzeko beste kanpaina arrakastatsu batean

Udazkeneko 5. kanpaina honek emaitza bikainak izan ditu aurtengoan ere, eta 14.000 saski osatu dituzte 175.000 € bilduz.

2017-ko azaroak 23

Ehundaka dira herriz herri Errigoraren sarea osatzen duten boluntarioak, eta aurtengo nobedadeen artean hainbat enpresa txiki eta ertain berriak ere batu direla jakitera eman du Errigorak. Enpresa horietan 600-700 saski gehiago eskatu dira.

Oraindik baina, eskatutako saski guzti horiek Ablitasetik atera eta 14.000 etxetara iristeko badute biderik aurretik.

Gehiago