Euskal Herriko Erdigune geografikora Mendi martxa eginen da igande honetan

Euskal Herriko erdigune geografikoa 2004an finkatu zuen Félix Isasak. Euskal Herria bere osotasunean kontutan hartuta burutu zuen azterlanaren emaitza izan zen. Andia mendilerroan kokatuta dago, Beriain mendi tontorretik nahiko hurbil. Olibesario sakonune edo saroian, 1236 metroko altueran. Leku izugarri ederrean, igande honetan independentziaren aldeko aldarria jasoko duena.

2017-ko urriak 6

Aurretik zenbait martxa eginak ziren eta 2015ean urtero egiteko erronka Independentistak Sareak hartu zuen bere gain beste elkarteekin batera. Hiru zutabe abiatuko dira Euskal Herriko Erdigunera. Unanutik 08:15etan Herriko plazatik abiatuko da bat, bigarrena Senosiain-etik 08:45etan goiko partean dagoen askatik. Azkenik, Irañetatik 09:30etan abiatuko da hirugarren zutabea (Bordan).

Euskal Herriko Erdigunean goizeko 11:30etan eginen da ekitaldia nagusia, eta 13:30eta Pintxo-potea egongo da Irañetako Bordan. Ondoren, 15:00etan herri bazkaria eginen da Irurtzunen.

Gehiago