San Fermin Txikiton ere, Kataluniarekin bat

Iruñeko Udal plazan hainbat euskal herritar elkartu dira AsCATasunera ekimenaren deiari erantzunez “katalanei laguntza eta maitasuna bidaltzeko erreferendumaren atarian. Elkartasun argazkia eta butifarrada herrikoi batekin “askatasun haizeak Euskal Herrira” ekarri nahi izan dituzte.

2017-ko irailak 22

“Uste dugu Kataluniak ematen dituen pauso horiek guztiek ateak zabaltzen dizkigutela guri ere. Hangoa bultzatuz hemengoa ere bultzatzen ari gara”, azpimarratu dute antolatzaileek.

“Belaunaldiz belaunaldi Lluis Llach-en “L’Estaca” abesten ari gara, bertsio ezberdinetan. 40 urte daramagu nola eroriko den ikusiko dugula kantatzen eta, azkenean, gertatuko da. Hortaz, badugu nahiko motibo guk ere bultzatzeko, Kataluniako herriari laguntzeko, eta, gainera, ospatzeko”, gehitu dute.

Gehiago