Sanferminetan ere, autodefentsa feminista egiteko deia zabaldu dute

Eraso matxisten kontrako manifestazioa antolatu du Farrukas eragile feministak, "Beldurra aldez aldatuko dugu! Heteropatriarkatuari intsumisioa!" lelopean, uztailaren 4an gaueko 23:00etan, San Frantzisko plazatik abiatuta.

2017-ko ekainak 23

“Aurten ere kalera aterako gara hemen jarraitzen dugula oihukatzeko, indarkeria matxistei eta hauek sostengatzen dituen sistemari aurre egiteko. Aurten ere argi eta ozen oihukatuko dugu ez garela zuen biktimak izanen, eta ukitzen bagaituzue,defendatuko garela!”, adierazi du Farrukas eragile feministak. 

Beltzez jantzita joateko eta kaputxa eramateko deia zabaldu dute.

Gehiago