27.000 lagun daude bozkatzera deituak iganderako, Nafarroako 24 herritan

Erabakitze eskubidearen aldeko lehen olatua izango da igandean Nafarroan. Zehazki, Sakanan, Bortzirietan, Basaburuan, Imotzen, Mendialdean eta Sakanako hainbat herritan galdeketak antolatu ditu Gure EskuDagok. Orotara, 27.000 lagun daude bozkatzera deituak iganderako, Nafarroako 24 herritan.

2017-ko ekainak 16

Info7 Irratiko Kalegorrian saioan, Olatz Doray elkarrizketatu dute eta igandeko galdeketari begira Basaburuan dituzten aurreikuspenak azaldu ditu. Dorayk nabarmendu duenez, bailarako herritarren %40 inguruk babesa erautsi dio galdeketari bere sinadurarekin eta igandeko galdeketan parte hartzea altuagoa izatea espero dute.

Lesakan Gure Esku Dago-k egin duen bideoa

Gehiago