Ofizialtasunagatik aldarrikatzeagatik Mozal Legea aplikatu eta isunak ezarri dizkiete EHEko 3 lagunei
Nafarroako Parlamentuan euskararen ofizialtasunagatik aldarrikatzeko egindako ekimena batengatik Mozal Legea aplikatu eta isunak ezarri dizkiete EHEko 3 lagunei. Osotara, 900€rekin isundu ditu Espainiako Gobernuaren Ordezkariak, Foruzaingoak egindako txostena oinarrituz.
2017-ko apirilak 25
Abenduarn 15an, 30 urte bete zituen Vascuencearen legeak. Egun bat lehenago, eta protesta gisa, hiru euskaltzale Iruñeko Parlamentuan kateatu ziren euskararen Nafarroa osoa ofiziala izateko eskatuz. “Ofizialtasunari ateak ireki” zioen pankarta zabaldu zuten. Foruzaingoak identifikatu eta libre utzi zituen arren, ondoren ekimen honen inguruko txostena egin eta Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzari helarazi zion, eta Carmen Albak zuzentzen duen bulegoak Mozal Legea aplikatzea deliberatu du. Osotara, 900 euroko isuna ezarri die euskaltzaleei, bakoitzari 300€.